Erabiltzaileak igo
Normalean ez da beharrezkoa erabiltzaileak multzoka inportatzea. Mantentze-lana kontrolpean edukitzeko, eskuz ez aritzeko autentifikazio-moduak bilatu beharko zenituzke: kanpoko datu-baseetatik konektatzea edo erabiltzaileek haien kontuak sortzea, adibidez. Ikusi Autentifikazio atala administratzailearen menuan.
Testu-fitxategi batetik erabiltzaile-kontu asko inportatu nahi badituzu, testu-fitxategiari formatua eman beharko diozu:
- Fitxategiaren lerro bakoitzak erregistro bat dauka.
- Erregistro bakoitza komekin banatutako datu-zerrenda bat da.
- Fitxategiaren lehen erregistroa berezia da: eremuen izenen zerrenda dauka. Erregistro horrek artxiboaren gainerakoaren formatoa zehazten du.
Beharrezko eremuak: Eremu horiek lehen erregistroan egon behar dute
eta erabiltzaile bakoitzarentzat definitu behar dira.
username, password, firstname, lastname, email
Lehenetsitako eremuak: Hautazkoak dira; ez badaude, lehen
mailako administratzailearen balioak hartuko dira.
institution, department,
city, country, lang, timezone
Hautazko eremuak: Hautazkoak dira. Ikastaroen izen motzak dira; ikastaroen izen motzak sartzen badira, ikasleak automatikoki emango du izena ikastaro horietan.
idnumber, icq, phone1,
phone2, address, url, description, mailformat, maildisplay, htmleditor,
autosubscribe, course1, course2, course3, course4, course5, grupo1, grupo2,
grupo3, grupo4, grupo5
- Datuen arteko komen kodea , izango da; scriptak koma gisa deskodetuko ditu automatikoki.
- Boolear eremuetan erabili 0 gezurrezkorako eta 1 egiazkorako.
- Oharra: Erabiltzaileren bat Moodle programaren datu-basean erregistratuta badago, scriptak erabiltzaile horren userid zenbakia (datu-baseko aurkibidea) bueltatuko du eta erabiltzailea aurreko informazioa aldatu GABE sartuko du ikastaroetan.�
Hona hemen artxibo baliagarri bat:
username, password, firstname, lastname, email, lang, idnumber, maildisplay, course1, group1
juanb, secreto, Juan, Benitez, janb@algo.edu, en, 3663737, 1, Intro101, Seccion1
Saraf, sercreta, Sara, Fern�ndez, sarara@alomas.edu, es, 6736733, 0, Avanzado202, Seccion3
Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English