Gehienezko denbora
Besterik adierazi ezean, galdetegiek ez dute denbora-mugarik, eta ikasleek nahi beste denbora izango dute galdetegiari erantzuteko.
Denbora-muga ipiniz gero, saiakera bakoitza epe horren barruan egin beharko dute eta honako prozesu hauek jarriko dira martxan:
- Nabegatzaileak Javascript-a onartu behar du - horrek denborak behar bezala funtzionatzea ahalbidetzen du.
- Leiho txiki batek gelditzen den denbora erakusten du.
- Denbora amaitu denean, galdetegia automatikoki bidaliko da ordura arte betetako erantzunak dituela.
- Ikasleren batek bere ordenagailuko erlojua aldatuz nahi balu iruzur egin, eta jarritako denbora 60 segunduz luzatuko balitz, orduan galdetegiaren kalifikazioa automatikoki 0koa izango litzateke.
Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English