Eskalak
Irakasleek eskala berri pertsonalizatuak sor ditzakete, edozein ebaluazio-jarduera aurrera eramateko.
Eskalaren izenak eskala argi eta garbi identifikatu behar du; izan ere, izen hori eskalak aukeratzeko zerrendetan eta laguntza-botoietan agertuko da.
Eskala balio-zerrenda hierarkikoa da; negatibotik positibora doa eta elementuak komak medio bereiztuta daude. Adibidez:
Gutxiegi, Erdipurdi, Nahiko, Ongi, Oso ongi, Bikain.
Eskaletan balioak ondo deskribatu behar dira; halaber, nola erabili azaldu behar da. Deskribapen hori irakasle eta ikasleentzako laguntza-orrietan agertuko da.
Azkenik, sistemaren administratzaileak eskala "estandar" bat baino gehiago definitu ditzake gunean; eskala horiek ikastaro guztietan egongo dira eskuragarri.
Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English