Nola sortu galdera berriak
Galdera-mota ezberdinak gehitu ditzakezu kategoria batean:
Aukera anitzak
Galderari erantzuteko (irudia izan dezakeena) ikaleak aukera ezberdinen artean hautatzen du. Aukera anitzeko bi galdera-mota daude: erantzun bakarrekoa era erantzun anitzekoa.
Informazio gehiago aukera anitzeko galderei buruz
Erantzun laburra
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena), ikasleak hitz edo esaldi bat idatzi behar du. Erantzun zuzen ezberdinak egon daitezke, eta kalifikazio ezberdinak. Letra larrien eta xeheen artean bereiztea aukerazkoa da.
Zenbakizkoa
Ikaslearen ikuspuntutik, zenbakizko galdera eta erantzun laburrekoa oso antzekoak dira. Aldea ondokoan da: zenbakizko galdera zenbakia izanda, errore-marjina onartzen du. Horrek erantzun zuzenen hein jarraia egitea ahalbidetzen du.
Egia/Gezurra
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena), ikasleak bi aukeren artean hautatzen du: Egia ala Gezurra.
Enuntziatuak lotu
Galdera-zerrenda eta erantzu-zerrenda ditu. Ikaslearen lana da erantzun bakoitza dagokion galderarekin lotzea.
Galdera txertatuak (Cloze)
Oso galdera-mota malgua da. Testua du eta (Moodle formatuan) egindako aukera anitzeko galderak, erantzun laburrekoak eta zenbakizkoak gaineratu ahal zaizkio.
Erantzun laburrak ausaz lotu
Ikaslearen ikuspuntutik, galdera hau eta parekatzeko galdera oso antzekoak dira. Aldea ondokoan dago: azpigalderak ausaz aukeratzen dira kategoria horretako erantzun laburreko galderen artean.
Ausazko galderak
Galdera-kopuru bat hautatzeko aukera ematen du, eta ikasleak horien arteko batzuk ausaz jasoko ditu azterketa-saiakera bakoitzean.
Deskribapena
Formatu hau ez da benetako galdera. Testu bat baino ez du bistaratzen (eta nahi izanez gero, grafikoren bat) erantzun beharrik izan gabe. Erabilgarria izan daiteke, esaterako, galdetegi baten aurretik informazioa emateko.
Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English