Warning: Creating default object from empty value in /home/vhosts/leizaran.orgfree.com/moodle/config.php on line 5
Laguntza

Irudia igo

Irudi bat igo dezakezu zure ordenagailutik zerbitzari honetara, eta irudi hau "zure irudia" izango da hainbat lekutan.

Horregatik, erabili dezakezun egokiena zure aurpegiaren argazki bat da, baina nahi duzun irudia erabili dezakezu.

Irudia JPG edo PNG formatuan egon behar du (hau da, fitxategiaren izena .jpg edo .png atzizkiekin bukatu behar da).

Irudi bat hurrengo metodoak erabiliz lortu dezakezu:

  1. Kamara digital bat erabiliz, argazkiak dagoeneko formatu egokian egotea litekeena da.
  2. Eskaner bat erabili dezakezu irudia digitalizatzeko. Gogoratu JPG edo PNG formatuan gorde behar dela.
  3. Artistikoagoa bazara, marrazki bat egin dezakezu programa grafiko bat erabiliz.
  4. Edo bestela, Web guneren batetik "lapurtu" dezakezu irudiren bat. http://images.google.com irudiak bilatzeko leku egoki bat da. Gustoko duzun bat aurkitzerakoan, eskumako botoiarekin egiozu klik eta irudia gordetzea aukeratu agertuko den menuan (ordenagailu bakoitzean aukera honek izen ezberdinak izan ditzazke).

Irudi bat igotzeko, "Arakatu" botoia zapaldu edizio orrian, eta zure disko gogorrean irudia aukeratu.

OHARRA: Irudiaren tamaina gehienezkoa ez duela gainditzen egiaztatu ezazu, bestela irudia ez da igoko.

Gero, "Nire Profila eguneratu" zapaldu behean - irudia 100x100 pixeleko lauki batean sartuko da.

Zure soslaia orrira bueltatzen zarenean, irudia ez bada aldatu zure nabigatzailearen "Orria berkargatu" botoia zapaldu.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English

Free Web Hosting