Aukera anitzeko galderak
Galderari erantzuteko (irudi bat izan dezakeena) ikasleak aukera batzuen artean hautatu behar du. Aukera anitzeko bi galdera-mota daude: erantzun bakarrekoa edo erantzun anitzekoa.
Erantzun bakarreko galderek erantzun bakarra aukeratzea baimentzen dute. Normalean galdera hauen kalifikazioak positiboa izan beharko luke.
Erantzun anitzeko galderek erantzun bat edo gehiago aukeratzea baimentzen dute. Erantzun bakoitzak kalifikazio positiboa edo negatiboa izan dezake, aukera GUZTIAK markatzen dituenak beti kalifikazio positiboa jaso ez dezan. Erantzunen kalifikazioen batuketa negatiboa bada, galdera horren kalifikazioa zero izango da. Kontuz, posiblea da-eta %100 baino gehiago ematen duen galdera sortzea!
Azkenik, erantzun bakoitzak (ondo ala gaizki) zuzenketa izan behar du. Zuzenketa ikasleari erakutsiko zaio erantzun bakoitzaren ondoan (baldin eta galdetegia erantzun zuzenak erakusteko konfiguratu bada).
Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English