Warning: Creating default object from empty value in /home/vhosts/leizaran.orgfree.com/moodle/config.php on line 5
Laguntza

Jarduera-moduluak

Plataforma honek baditu hainbat jarduera-modulu ikastaroen diseinua egin ahal izateko.


 Datu-basea

Datu-basea moduluak aukera ematen die irakasleei edota ikasleei edozein gairen inguruko erregistrodun sarreren biltegi bat sortu, erakutsi eta bilatzeko. Ia mugagagabeak dira sarrera horien formatu eta egiturak, besteak beste, irudiak, fitxategiak, URLak, zenbakiak eta testua. Ezagunak izango dituzu datu-baseak sortzeko Microsoft Access edo Filemaker bezalako teknologiak.

 Etiketak

Etiketa berez ez da jarduera. Ikastaroaren erdiko orrian testua eta irudiak txertatzea ahalbidetzen du.

 Baliabideak

Baliabideak edukiak dira: irakasleak ikasleei eman nahi dien informazioa. Zerbitzarira igotako fitxategiak, Moodle-n zuzenean editatutakoak, edo ikastaroan agertzea komeni diren kanpoko web-orriak.

 Foroak

Modulu hau garrantzitsuena izan daiteke, harreman eta eztabaida gehiena hemen gertatzen da-eta. Foroak modu ezberdinetan egitura daitezke, eta partaideek kideen mezuen ebaluazioa ere gainera dezakete. Mezuak formatu ezberdinetan ikus daitezke, eta fitxategi erantsiak nahiz irudi txertatuak izan ditzakete. Foro batera harpidetutakoan, partaideek e-postaz jasoko dituzte automatikoki forora bidalitako mezuak. Irakasleak ikasleak foro jakin batera harpidetzera behartu ahal ditu.

 Galdetegia

Modulu honek hainbat moldetako galdekizunak diseinatzea eta planteatzea ahalbidetzen dio irakasleari. Galdera-motak honako hauek izan daitezke, besteak beste: aukera anitzekoak, egia/gezurra eta erantzun laburrak. Galderak datu-base batean gordetzen dira kategorien arabera ordenatuak eta ikastaro berean edo beste batzuetan erabil daitezke berriro. Galdetegiek saiakera bat baino gehiago baimendu dezakete. Saiakera bakoitza markatua eta kalifikatua izaten da eta irakasleak aukeran du azterketa amaitutakoan mezuren bat edo erantzun zuzenak erakustea.

 Glosategia

Jarduera honek hiztegien moduko definizio-zerrenda sortu eta mantentzeko aukera ematen die erabiltzaileei.

Sarrerak kategoriatan sailka daitezke, eta gero modu ezberdinetan bilatzeko modua dago: dataren arabera, egilearen arabera, alfabetikoki...

Irakasleak sarrerak beste glosategi batetik inporta ditzake, adibidez, ikastaro beraren barruan glosategi nagusitik beste batera.

Sarrera hauetarako estekak automatikoki sor daitezke ikastaroko gainerako baliabide eta jardueretatik.


 Hausnarketak

Hausnarketa moduluak on line ikaskuntza eremuetan ikaskuntza bultzatu eta ebaluatzeko erabilgarri direla frogatu den baliabide-multzoa eskaintzen du. Bai klaseari buruz bai irakaskuntza berari buruz ikasteko ikasleen datuak biltzeko erabil ditzakete irakasleek.

 Hot Potatoes

HotPot moduluak Hot Potatoes erabilita sortutako ariketak Moodle-ren bidez kudeatzeko aukera ematen dio irakasleari. Ariketak irakaslearen ordenagailuan sortzen dira, Hot Potatoes erabilita, eta ondoren Moodle ikastarora igotzen (gaineratzen) dira.
Ikasleak ariketak egiten saiatu ondoren, hainbat txosten izango ditugu galdera bakoitzari emandako erantzunekin eta lortutako emaitzen hainbat estatistikekin.

 Ikasgaia

Ikasgaiak edukiak ematen ditu era malguan. Orri-segida bat da. Bakoitzaren amaieran galdera bat eta hainbat erantzun egon ohi dira. Ikasleak egindako aukeraren arabera, hurrengo orrira igaroko da edo aurreko batera. Ikasgaian zehar era sinplean edo konplexuan nabigatu ahal izango da, aurkezten den materialaren egituraren arabera, neurri handi batean.


 Inkesta xumeak

Inkesta xumea oso jarduera erraza da. Irakasleak galdera bat egiten du eta hainbat erantzun zehazten ditu, ikasleek horien artean aukera egin dezaten. Oso erabilgarria izan daiteke kontsulta arinak egiteko, gai jakin bati buruzko hausnarketa bultzatzea mesedetuz, taldeak gairen bati buruz erabakia hartzea baimenduz, edo ikerketaren bat egiteko baimena jasoz.

 Txata

Txat moduluak internet bidez elkarrizketa une berean (sinkronoa) egiteko aukera ematen die parte hartzaileei. Baliagarria da gainerako partaideak eta eztabaidagaia hobeto ezagutzeko. Txat-gela edo foroa (asinkronoa) erabiltzea oso kontu ezberdinak dira. Txat-moduluak ahalbidetzen du izandako txat-saioak kudeatzea eta berrikustea.


 Wikiak

Wikiak web nabigatzailea erabilita marka-hizkuntza xumean dokumentuen idazketa kolektiboa egiteko aukera ematen du.

Wiki wiki-k hawaianoz "oso bizkor" esan nahi du, eta orriak sortzeko eta aktualizatzeko azkartasun hori da, hain zuzen, wiki teknologiaren ezaugarri nagusia. Oro har, aldaketak onartu aurretik ez da berrikusketarik egiten, eta wiki gehienak edozeinentzat daude irekita, edo wiki zerbitzarira sarbidea duten guztientzat.

Moodle-ren wiki moduluak ahalbidetzen du partaideek web orrietan batera lan egitea, edukia gehitu, zabaldu edo aldatzeko. Aurreko bertsioak ez dira inoiz ezabatzen eta beti ere berreskura daitezke.

Modulu hau Erfurt Wiki-n oinarritzen da.


 Zereginak

Zeregin moduluak ahalbidetzen du irakasleak ikasleei lan bat agintzea, baliabide digitalen batean egin beharko dutena (edozein formatutan), eta hori zerbitzarira igoz bidaltzea. Ohiko zereginak saiakerak, proiektuak, txostenak, e.a. izaten dira. Modulu honek kalifikaziorako tresnak ditu.

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English

Free Web Hosting