Jarduera-moduluak
Plataforma honek baditu hainbat jarduera-modulu ikastaroen diseinua egin ahal izateko.
Datu-basea
Datu-basea moduluak aukera ematen die irakasleei edota ikasleei edozein gairen inguruko erregistrodun sarreren biltegi bat sortu, erakutsi eta bilatzeko. Ia mugagagabeak dira sarrera horien formatu eta egiturak, besteak beste, irudiak, fitxategiak, URLak, zenbakiak eta testua. Ezagunak izango dituzu datu-baseak sortzeko Microsoft Access edo Filemaker bezalako teknologiak.
Etiketak
Etiketa berez ez da jarduera. Ikastaroaren erdiko orrian testua eta irudiak
txertatzea ahalbidetzen du.
Baliabideak
Baliabideak edukiak dira: irakasleak ikasleei eman nahi dien informazioa.
Zerbitzarira igotako fitxategiak, Moodle-n zuzenean editatutakoak, edo
ikastaroan agertzea komeni diren kanpoko web-orriak.
Foroak
Modulu hau garrantzitsuena izan daiteke, harreman eta eztabaida gehiena hemen gertatzen da-eta. Foroak modu ezberdinetan egitura daitezke, eta partaideek kideen mezuen ebaluazioa ere gainera dezakete. Mezuak formatu ezberdinetan ikus daitezke, eta fitxategi erantsiak nahiz irudi txertatuak izan ditzakete. Foro batera harpidetutakoan, partaideek e-postaz jasoko dituzte automatikoki forora bidalitako mezuak. Irakasleak ikasleak foro jakin batera harpidetzera behartu ahal ditu.
Galdetegia
Modulu honek hainbat moldetako galdekizunak diseinatzea eta planteatzea
ahalbidetzen dio irakasleari. Galdera-motak honako hauek izan daitezke, besteak
beste: aukera anitzekoak, egia/gezurra eta erantzun laburrak. Galderak datu-base
batean gordetzen dira kategorien arabera ordenatuak eta ikastaro berean edo
beste batzuetan erabil daitezke berriro. Galdetegiek saiakera bat baino
gehiago baimendu dezakete. Saiakera bakoitza markatua eta kalifikatua izaten da
eta irakasleak aukeran du azterketa amaitutakoan mezuren bat edo erantzun
zuzenak erakustea.
Glosategia
Jarduera honek hiztegien moduko definizio-zerrenda sortu eta mantentzeko aukera ematen die erabiltzaileei.
Sarrerak kategoriatan sailka daitezke, eta gero modu ezberdinetan bilatzeko modua dago: dataren arabera, egilearen arabera, alfabetikoki...
Irakasleak sarrerak beste glosategi batetik inporta ditzake, adibidez, ikastaro beraren barruan glosategi nagusitik beste batera.
Sarrera hauetarako estekak automatikoki sor daitezke ikastaroko gainerako baliabide eta jardueretatik.
Hausnarketak
Hausnarketa moduluak on line ikaskuntza eremuetan ikaskuntza bultzatu eta ebaluatzeko erabilgarri direla frogatu den baliabide-multzoa eskaintzen du. Bai klaseari buruz bai irakaskuntza berari buruz ikasteko ikasleen datuak biltzeko erabil ditzakete irakasleek.
Hot Potatoes
HotPot moduluak
Hot Potatoes erabilita sortutako ariketak Moodle-ren bidez kudeatzeko aukera ematen dio irakasleari. Ariketak irakaslearen ordenagailuan sortzen dira, Hot Potatoes erabilita, eta ondoren Moodle ikastarora igotzen (gaineratzen) dira.
Ikasleak ariketak egiten saiatu ondoren, hainbat txosten izango ditugu galdera bakoitzari emandako erantzunekin eta lortutako emaitzen hainbat estatistikekin.
Ikasgaia
Ikasgaiak edukiak ematen ditu era malguan. Orri-segida bat da. Bakoitzaren amaieran galdera bat eta hainbat erantzun egon ohi dira. Ikasleak egindako aukeraren arabera, hurrengo orrira igaroko da edo aurreko batera. Ikasgaian zehar era sinplean edo konplexuan nabigatu ahal izango da, aurkezten den materialaren egituraren arabera, neurri handi batean.
Inkesta xumeak
Inkesta xumea oso jarduera erraza da. Irakasleak galdera bat egiten du eta
hainbat erantzun zehazten ditu, ikasleek horien artean aukera egin dezaten. Oso
erabilgarria izan daiteke kontsulta arinak egiteko, gai jakin bati buruzko
hausnarketa bultzatzea mesedetuz, taldeak gairen bati buruz erabakia hartzea
baimenduz, edo ikerketaren bat egiteko baimena jasoz.
Txata
Txat moduluak internet bidez elkarrizketa une berean (sinkronoa) egiteko aukera ematen die parte hartzaileei. Baliagarria da gainerako partaideak eta eztabaidagaia hobeto ezagutzeko. Txat-gela edo foroa (asinkronoa) erabiltzea oso kontu ezberdinak dira. Txat-moduluak ahalbidetzen du izandako txat-saioak kudeatzea eta berrikustea.
Wikiak
Wikiak web nabigatzailea erabilita marka-hizkuntza xumean dokumentuen idazketa kolektiboa egiteko aukera ematen du.
Wiki wiki-k hawaianoz "oso bizkor" esan nahi du, eta orriak sortzeko eta aktualizatzeko azkartasun hori da, hain zuzen, wiki teknologiaren ezaugarri nagusia. Oro har, aldaketak onartu aurretik ez da berrikusketarik egiten, eta wiki gehienak edozeinentzat daude irekita, edo wiki zerbitzarira sarbidea duten guztientzat.
Moodle-ren wiki moduluak ahalbidetzen du partaideek web orrietan batera lan egitea, edukia gehitu, zabaldu edo aldatzeko. Aurreko bertsioak ez dira inoiz ezabatzen eta beti ere berreskura daitezke.
Modulu hau Erfurt Wiki-n oinarritzen da.
Zereginak
Zeregin moduluak ahalbidetzen du irakasleak ikasleei lan bat agintzea,
baliabide digitalen batean egin beharko dutena (edozein formatutan), eta hori
zerbitzarira igoz bidaltzea. Ohiko zereginak saiakerak, proiektuak, txostenak,
e.a. izaten dira. Modulu honek kalifikaziorako tresnak ditu.