Warning: Creating default object from empty value in /home/vhosts/leizaran.orgfree.com/moodle/config.php on line 5
Laguntza

Ikasgai baten gutxieneko galdera-kopurua

Ikasgai batek adar-taula bat edo gehiago badu, irakasleak parametro hau ezarri behar du. Balore honek kalifikazioa kalkulatzeko ikusi beharreko gutxieneko galdera kopurua adierazten du, baina ez ditu behartzen ikasleak ikasgaiaren galdera asko erantzutera.

Parametro hau 20an adibidez ezarriz gero, kalifikazioak ikasleek gutxienez galdera-kopuru hori ikusi badute emango direla ziurtatuko da. Har dezagun ikasgaiaren adar bakarra ikusi duen ikaslearen kasua, 5 orrikoa adibidez eta eman dezagun horiekin lotutako galdera guztiak ondo erantzun dituela. Eta ondoren ikasgaia amaitzea erabakitzen duela (ustez, arrazoizkoa baita, goiko mailako adar-taulak aukera hori izango du). Parametro hori ezarri ez badugu, kalifikazioa 5etik 5 izango litzateke, hau da, % 100. Baina, 20ko balorea ezarri badugu, kalifikazioa txikitu egingo litzateke 20tik 5era, hau da, % 25. Adar guztietatik pasa eta adibidez 25 orri ikusi eta bi izan ezik gainontzeko galdera guztiak ondo erantzuten dituen beste ikasle bat kasuan, kalifikazioa 25etik 23 izango litzateke, hau da, % 92.

Parametro hau erabiliz gero, ikasgaiaren hasiera-orriak honelako zerbait esan beharko luke:

Ikasgai honetan gutxienez n galderari erantzutea espero da. Zuk gehiagori erantzun ahal diozu, hala nahi izanez gero. Hala ere, n galdera baino gutxiagori erantzunez gero kalifikazioa n-ri erantzun bazenio bezala kalkulatuko da.

Jakina, "n" parametro horri emandako benetako baloreak ordezkatu behar du.

Parametro horrek adierazten dio ikasleari zenbat galderari erantzun dion eta zenbati erantzutea espero den.

Free Web Hosting

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English