"GIFT" formatuko artxiboak inportatu
GIFT formatua eskura dagoen
osatuena da testu-artxibo batetik sorta baten galderak inportatzeko.
Aukera asko ditu, hala nola: egia/gezurra, erantzun laburra,
kointzidentzia-jokoa eta zenbakizko galderak, eta baita _______-ren txertaketa
ere "hutsuneak bete" izeneko formaturako. Testu-artxibo sinple batean
galdera-mota batzuk nahas daitezke, zeren formatu honek iruzkin-lerroei,
galderen izenei, ikaslearen erantzun automatikoari eta portzentajeen bidezko
kalifikazioei eusten baitie.
GALDERA-MOTAK
Aukera anitzekoak:
Aukera anitzeko galderetan erantzun okerrek (~) marka daramate aurrizki
gisa; zuzenek berdintasun-ikurra (=).
Zenbat alde ditu karratu batek?{~bi ~hiru =lau}
Osatu formatuak betetzeko lerro zuri bat (honelakoa:_____) sartzen du automatikoki esaldiaren erdian. Osatu formatua erabiltzeko, jarri erantzuna osatzeko lerroa agertzea
nahi duzun lekuan.
Karratuak {~hiru =lau ~bost} alde ditu.
Erantzuna puntua baino lehen badago, "Osatu" formatuan osatzeko lerro bat
sartuko da. Formatu honetan era guztietako galderak idatz daitezke.
Galderak bereizteko lerro zuri bat (orga-itzulera bikoitza) utzi behar da
beti. Argitasuna dela-eta, galderak bereiztutako edo koska jarritako lerroetan
idatz daitezke. Adibidez:
�� ��Kolonek 1942ko {
�������� ~abuztuaren
�������� ~irailaren
�������� =urriaren
�������� 12an aurkitu zuen Amerika.
����
�����Nongoak dira, jatorriz, karaktere japoniarrak? {
�������� ~India
�������� =Txina
�������� ~Korea
�������� ~Egipto}
Erantzun motza:
�Erantzun motza� motako erantzunen aurretik berdintasun-ikurra (=) jarri behar
da, erantzun guztiak zuzenak direlako adierazteko. Ez du azentu-markadun
erantzunik egon behar.
���� Zein da gizakiaren lagunik onena? {=zakurra =ora}
���� Bi gehi bi {=lau =4}.
Erantzun motz zuzen bakarra badago, ez du berdintasun-ikurrik behar,
egia-gezurra motako erantzunekin ez nahasteko.
Egia-gezurra:
Horrelako galderetan, erantzuna da esaldia egiazkoa ala gezurrezkoa den.
Erantzuna honela idatzi behar da: {TRUE} edo {FALSE}, edo laburrago {T} edo
{F}.
���� Afrika Kolonek aurkitu zuen.{F}
���� Eguzkia ekialdetik irteten da.{T}
Parekatzea:
Benetako bikoteek berdintasun-ikurra (=) dute aurretik eta sinbolo honekin
banatzen dira: ->. Benetako hiru bikote egon behar dute, gutxienez.
���� Bateragarritasun-galderak. {
�������� =azpigaldera1 -> azpierantzuna1
�������� =azpigaldera2 -> azpierantzuna2
�������� =azpigaldera3 -> azpierantzuna3
�������� }
����
�����Markatu hiriburuak dagozkien herrialdeekin. {
�������� =Kanada -> Ottawa
�������� =Italia� -> Erroma
�������� =Japonia� -> Tokio
�������� =India� -> New Delhi
�������� }
Bateragarritasun-galderek ez dituzte onartzen erantzun automatikoak eta
portzentajeen araberako erantzunak.
Zenbakizkoak:
Zenbakizko galderen atalak # ikurrarekin hasi behar du. Zenbakizko erantzunek
errore-marjina bat izan dezakete; marjina hori erantzun zuzenaren ondoren
idazten da, bi puntuekin (:) banatuta. Hala, erantzuna 1,5 eta 2,5 bitartekoa
bada, honela idatzi behar da: {#2:0.5}. Horrek esan nahi du 2 erantzun
zuzena dela 0,5eko marjinarekin. (hau da, marjina 1,5 eta 2,5 bitartekoa da).
Errorerik zehazten ez bada, zero denaren seinale.
���� Noiz aurkitu zuten Amerika? {#1492}
���� Ze balio du Pik (hiru hamartarrekin)?
�������������� {#3.1415:0.0005}.
Nahi izanez gero, zenbakizko erantzunak tarte gisa idatz daitezke, formatu
honekin: {Gutxieneko balioa.Gehieneko balioa}.
���� Ze balio du Pik (hiru hamartarrekin)?
�������������� {#3.141..3.142}.
Moodle programako nabigatzailearen interfazeak ez ditu onartzen zenbakizko
erantzun anitzak, bai Moodle eta GIFT barne-kodeak, ordea. Hori erabil daiteke
zenbakizko tarte anitzak zehazteko eta, batez ere, neurtutako
portzentaje-kalifikazioekin konbinatzen denean. Erantzun bat baino gehiago
jartzen badira, berdintasun-ikurrarekin banatu behar dira, erantzun motzeko
galderak bezala.
���� Noiz aurkitu zuten Amerika? {#
�������� =1492:0
�������� =%50%1492:2}
Moodle programako nabigatzailearen GUIk zenbakizko galderetan erantzun
anitzak onartzen ez dituenez, Moodle programarekin ezin dira ez ikusi, ez
editatu. Hasieratik zenbakizko erantzuna aldatzeko modu bakarra galdera
ezabatzea eta berriz inportatzea da (edo phpMyAdmin moduko zerbait erabiltzea).
AUKERAK
Oinarrizko galdera horiez gain, iragazki horrek aukera hauek ematen ditu:
Iruzkin-lerroak, galderaren izena, ikaslearentzako erantzun automatikoa eta
portzentaje-galderaren pisua.
Iruzkin-lerroa:
Moodle programarekin inportatzen ez diren iruzkinak testu-artxiboan sar
daitezke. Lerro horiek galderen inguruko goiburuak edo informazio-osagarria
izateko balio dezakete. Barra etzanarekin ("//", tabuladoreak eta
zuriuneak ez dira aintzat hartzen) hasten diren lerroak iragazkiak baztertu
egingo ditu.
���� // azpi-goiburua: Zenbakizko galderak�
�����Zenbat da bi gehi bi?{#4}
Galderaren izena:
Galderaren izena hasieran zehazten da, bi puntuen ikurrekin itxita: .
::Kanjiren jatorria::Nongoak dira, jatorriz, karaktere japoniarrak?{=Txina}
::Esker on eguna::Estatu Batuetan esker on eguna ospatzen den jaieguna, hau da,
azaroko {~bigarren ~hirugarren =laugarren} osteguna.
Galderaren izena zehazten ez bada, galdera osoa izentzat hartuko da.
Ikaslearentzako erantzun automatikoa:
Erantzun horiek ikaslearen erantzun bakoitzean eman daitezke; ikaslearen
erantzunaren ondoren # ikurra eta nahi den erantzuna jarri behar dira.
Zein da aukera anitz hauen erantzuna?{
~Erantzun okerra#Erantzuna-erantzun okerraren gaineko iruzkina
~Beste erantzun oker bat#Erantzuna-erantzun okerraren gaineko iruzkina.
=Erantzun zuzena#Oso ondo!}
Nork aurkitu zuen Amerika?{
=Kolonek#Bikain!
=Kristobal Kolonek#Bikain!}
Amerika Napoleonek aurkitu zuen.{FALSE#�Ez, astoa!}
Aukera anitzeko galderetan, agertzen den erantzun automatikoa ikasleak
markatutako aukerari dagokiona da, bakarrik. Erantzun motzeko galderetan,
erantzun automatikoa agertzen da, bakarrik, ikasleak erantzun zuzena ematen
duenean.. Egia-gezurra erako galderetan, inportatutako erantzun automatikoa
gorde egiten da, ikasleek erantzun okerra ematen dutenerako. Hala, goiko azken adibidean,
ikasleek erantzun automatikoa ikusiko dute, bakarrik, Egia erantzuten badute.
Erantzunen portzentaje-pisuak:
Erantzunen portzentaje-pisuak aukera askeko eta erantzun motzeko galderetan
erabil daitezke. Pisu horiek azentu-markaren ondoren (aukera anitzen kasuan)
edo berdintasun-ikurraren ondoren (erantzun motzetan) jar daitezke,
neurketa-portzentajea portzentaje-ikurren artean jarrita (adibidez: %50%).
Aukera hori iruzkinekin eta erantzun automatikoekin konbina daiteke.
Galdera zaila.{~Erantzun okerra ~%50%Gutxi gorabeherako erantzuna =erantzun
������� zuzen osoa}
::Jesusen herria::Jesus herri honetakoa zen:
~Jerusalem#Hiri hori garrantzitsua zen, baina ez da erantzun zuzen.
~%25%Belen#Han jaio zen, baina ez zen han hazi.
~%50%Galilea#Izen zaitez zehatzagoa.
=Nazaret#�Bai! Bai horixe!}.
::Jesusen herria:: Jesus herri honetako zen
=Nazaret#�Bai! Bai horixe!.
=%75%Nazeret#Bai, baina gaizki idatzi duzu.
~%25%Belen#Han jaio zen, baina ez zen han hazi.}
Azken bi adibideetako galdera berbera da, lehena aukera anitzekoa eta
bigarrena erantzun motzekoa.
Nabigatzailearen interfazea medio eskuragarri ez
dauden erantzun zuzenei pisu-portzentajeak egokitzeko aukera dago. Erantzun
bakoitzaren �pisu� edo neurketa horiek zuzen kalkulatuko dira (inportatutakoan
egokitutako balioaren arabera) eta azterketa egiten duten ikasleen begietara
arruntak izango dira. Baina �neurketa� horiek ez dira behar bezala agertuko
irakasleek editatzen dituztenean Moodle programaren galdera-editorearen
interfazea medio. Goitik beherako menuan aurretik zehaztutako balio batzuk
bakarrik onartzen ditu eta galderaren neurketa ez badator bat aurrez
zehaztutako balio horietakoren batekin, balioak ez dira behar bezala agertuko. Galdera
nabigatzailearen interfazea medio editatzen bada, erantzunaren pisuaren
balioaren ordez azaldutakoa jarriko da.
Erantzun anitzak:
Erantzun anitzak erabiltzen dira aukera anitzeko galderetan bi erantzun edo
gehiago aukeratu nahi direnean, puntuazio altuena lortze aldera. Erantzun
anitzen aukera gaituta egongo da erantzun anitzei pisu partzialak
egokitutakoan; erantzunei ez zaie �zuzen� izaera egokitzen.
Ze balio izan ditzake 4ren bigarren erroak?{
~zero
~%50%2
~%50%-2
~sei }
Erantzunean ez dago berdintasun-ikurrik; erantzunek, gehienez, %100 balio
dezakete, bestela Moodle programak errorea bueltatuko du. Ikasleek erantzun
guztietan klik eginez %100 lortzea ekiditeko, erantzun okerretarako
erantzun-pisu negatiboak jartzea komeni da.
Ze balio izan ditzake 4ren bigarren erroak?{
~%-50%zero
~%50%2
~%50%-2
~%-50%sei }
Beste aukera batzuk:
Beste aukera batzuk ere badaude eskuragarri; horretarako gift/format.php
delakoan inportazio-iragazkia zuzenean editatu behar da.
Erantzun motzeko galderek letra larriak eta letra xeheak aintzat har
ditzakete; horretarako, lerro honetan 0 zenbakiaren ordez 1 jarri behar da:
$question->usecase
= 0; // Larriak/xeheak baztertu
ARAZOAK KONPONTZEA
Artxiboaren testuaren kodetzeak Moodle programaren instalazioaren berbera
izan behar du.
Galderen adibideak (ingelesez) hemen dituzue: gift/examples.txt.
KREDITUAK
Iragazki hau Moodle komunitateko kide askoren lankidetzari esker idatzi
genuen; oinarria �galdutako hitza� formatua da, hari Martin Dougiamas, Thomas
Robb eta beste batzuen kodea gehitu zitzaion. Paul Tsuchido Shewk 2003ko
abenduan idatzi zuen iragazki hori, komunitateko kideen iradokizunak gehituta,
galderen formatua sendotze aldera. Izena General Import Format Technology
(Inportazio Formatu Orokorrerako Teknologia) delakoaren laburdura da: GIFT.
GIFT dokumentazioa, Paul Tsuchido Shew, 2004ko urtarrilak 13.
Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English