Warning: Creating default object from empty value in /home/vhosts/leizaran.orgfree.com/moodle/config.php on line 5
Laguntza

Iragazkien Kudeaketa

Iragazkiak kudeatzeko orriak testuari zein iragazki eta zein ordenatan aplikatuko zaizkion zehazten du. Hortik ere iragazki batzuen menu-orrira joateko modua dugu. Iragazkiak erabiltzaileei erakutsi baino pixka lehenago aplikatzen dira eta horregatik testua alda daiteke 'azken momenturaino'.

Iragazkiak 'pluginen' antzeko baliabideak dira. Informazio gehiago ondoko estekan: http://download.moodle.org/modules/filters.php.

Erabili nahi dituzun iragazkiak aukeratzeko, begiaren ikonoaz baliatu behar duzu. Gaitutako iragazkiak aplikatze-ordenaz aldatu ahal dira gezien bidez.

TeX idazkera

    TeX idazkera Moodle baliabideetako testu-pasarteetan formula matematikoak sortzeko erabiltzen da. Adibidez, $$ sqrt(a+b) $$ ($$ markak formatu honen hasiera eta amaiera zehazten ditu).

    Moodle-k kanpo-kode bitarra erabiltzen du zure sisteman egokitzea behar duten irudiak sortzeko (metodo hori erabiltzeko Ghostscript ere behar da); akatsen bat badago, miktex kode bitar sinpleena erabiliko du (Moodle programaren banaketa-paketean dago). LaTeXek edozein sintaxi onartzen du; Mikteek, ordea, azpimultzo matematikoa barrik.

    Ezarpenen orriak LaTeX eta Ghostscript izen bitarrak konfiguratzeko aukera ematen du, LaTeXen hitzaurrearekin batera.

    Informazio gehiago

    MiKTeX
    LaTeX
    ghostscript

Hitzen zentsura

    Iragazki horrek testua berrikusten du “hitz desegokiak” bilatzeko; hitz horiek aurrez zerrendatuta daude. Funtzio hori erabiltzeko, aurrena doitze-orrialdean sartu eta zure hitzen zerrenda egin behar duzu. Erabiltzaileak hitzak beltzez ilunduta ikusiko ditu, baina sagua gainetik pasatzerakoan jatorrizko hitza agertuko da.

Esteka automatikoa baliabidearen izenera

    Baliabideen izenetarako esteka automatikoak testua berrikusten du ikastaroko baliabide-izenak bilatzeko. Aurkitzen dituenean, azpimarratu egiten ditu eta haietarako lotura sortzen du. Aukera hori eraginkorra izan dadin, titulu deskriptiboak erabili behar dira. Adibidez, “Sarrera” titulua ez litzateke egokia izango, testuko “sarrera” hitzak lotuko direlako.

Esteka automatikoa jardueraren izenera

    Testua aztertzen di ikastaroko jardueren izenak bilatzeko. Aurkitzen dituenean, azpimarratu egiten ditu eta haietarako lotura sortzen du. Aukera hori eraginkorra izan dadin, titulu deskriptiboak erabili behar dira. Adibidez, “galdeketa” titulua ez litzateke egokia izango, testuko “galdeketa” hitzak lotuko direlako.

Esteka automatikoa glosategira

    Iragazki horrek testua aztertzen du ikastaroaren glosategian gako-hitzak bilatzeko. Glosategiko sarrerak, baina, iragazkia aktibatuta eduki behar du. Aurkitzen dituenean, nabarmendu egiten ditu eta esteka sortzen du.

e-Postaren babesa

    E-posta babesteko iragazkiak testua aztertzen du helbide elektronikoak bilatzeko. Aurkitzen dituenean « lausotu » egiten ditu, helbide elektronikoak biltzeko sistema automatikoek harrapa ez ditzaten. Hala, spam-arriskua murriztu daiteke, Moodle guneko hainbat atal irekita daudenean.

Tidy

    Iragazki horrek HTML blokeak bilatzen ditu testuan. Aurkitzen dituenean, HTML kodea baliagarri izateko arauak aplikatzen ditu. Tidy funtzioak konfiguratuta egon behar du PHP instalazioan.

Hainbat hizkuntzatako baliabideak

    Iragazki horrek baliabideak hainbat hizkuntzatan sortzeko aukera ematen du. Baliabidearen hizkuntza aldatu egingo da erabiltzaileak Moodleko hizkuntza aldatzen duenean. Aukera hori erabiltzeko, aurrena edukiak hainbat hizkuntzatan sortu beharko dituzu. Gero, edukia itxi behar duzu:

          <lang lang="XX>your_content_here</lang>

Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English

Free Web Hosting