Galdera-kategoriak
Zure galderak zerrenda luze bakar batean izan beharrean, hauek gordetzeko kategoriak sor ditzakezu.
Kategoria bakoitzak izena eta deskribapen laburra izan behar ditu.
Kategoriak "argitaratu" ahal dira, eta horrela, kategoria hori (eta bere galdera guztiak) zerbitzarian dauden ikastaro guztietan ikusiko dira eta horietan gainera daitezkeen galdetegietan erabiltzeko modua izango da.
Eremuen deskribapena
Jatorrizkoa: Zein kategoriatan gehituko den. Bestelako kategoriarik sortu ez bada, lehenetsitako kategorian baino ez dira gordeko.
Kategoria: Kategoriaren izena.
Kategoriaren informazioa: Kategoriaren deskribapen laburra.
Argitaratu: Kategoria hau berehala argitaratuko den ala ez.
Laguntza-fitxategien zerrenda
Erakutsi laguntza hizkuntza honetan: English